Eibar Igerixaneko 22 igerilarik hartu zuten parte Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldian

Eibar Igerixaneko 22 igerilarik hartu zuten parte Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldian
2024/01/02 12:37
eta kitto!
Ez hori bakarrik, lortutako emaitzak ere bikainak izan direlako. Federatuen mailako ordezkaritza zortzi igerilarik osatu zuten (bost emakume eta hiru gizonezko), eta eskola mailakoa beste hamalauk (bederatzi neska eta bost mutil). Guztira 37 podium lortu zituzten Oñatiko Zubikoa kiroldegian lehiatu zuten eibartarrek: 16 urrezko domina, 12 zilarrezko eta brontzezko beste bederatzi.

Irabazitako probei dagokionez, honakoak izan ziren garaileak: hiruna irabazi zituzten Itsaso Castrillok (800 libre, 100 bizkar eta 50 tximeleta) eta Jokin Onekak (50 libre, 100 estilo eta 200 braza); bi bereganatu zituzten Alba Sierrak (100 braza eta 200 libre), Itziar Eirizek (50 libre eta 100 estilo) eta Paula Calvok 800 libre eta 100 estilo); eta bat irabazi zuten Nahia Martinezek (200 braza) eta Dennis Marquezek (50 tximeleta).

Jardunaldi horretan parte hartu zuten Eibar Igerixaneko guztiak honakoak izan ziren: federatuetan, Maialen Gomez, Maddi Maguregi, Malen Beobide, Paula Calvo, Nora Guinea, Asier Gomez, Ekaitz Lago eta Julen Canales; eta eskolarretan, Izaro Oneka, Alba Sierra, Malen Pedrosa, Itziar Eiriz, Itsaso Castrillo, Irama Martinez, Naia Kapelastegi, Amaia Gisasola, Nahia Martinez, Jokin Oneka, Ander Castro, Jon Guinea, Julen Albistegi eta Dennis Marquez.