Eibar Igerixaneko Asier Gomez bigarren izan zen Legutioko zeharkaldian

Gorka Areitioaurtena izan zen eibartarren bigarren ordezkaria
Eibar Igerixaneko Asier Gomez bigarren izan zen Legutioko zeharkaldian
2024/07/19 12:07
eta kitto!

Aurreko domekan Legution jokatutako Santa Engrazia zeharkaldian, Eibar Igerixanek bi laguneko ordezkaritza izan zuen. Proba bi kilometroko distantziakoa izan zen eta irabaztetik gertu ibili zen Asier Gomez bietatik gazteena, 26 minutu eta 42 segundoko denboarrekin bigarren postuan helmugaratu zelako. Horrelako trabesietan esperientzia luzea duen Gorka Areitioaurtena izan zen eibartarren bigarren ordezkaria.