Eibar Igerixaneko Asier Gomez eta Miren Galdos IX. Flysch Beltzaren podiumean

Eibar Igerixaneko Asier Gomez eta Miren Galdos IX. Flysch Beltzaren podiumean
2023/07/06 15:09
eta kitto!
Asier Gomezek irabazi zuen aurreko zapatuan jokatutako Flysch Beltzaren bederatzigarren edizioaren zaharkaldi luzea, zeharkaldi motzean Miren Galdos taldekideak bigarren postua lortzen zuen bitartean. Egun horretan egingo zuen eguraldiaren aurreikuspenek bultzatuta, aurten (segurtasun neurriei eusteko asmoz) zeharkaldi biak motzagoak izan ziren; horrela, ohiko 6.500 metroko Saturraran-Debaren ordez 3.000 metroko Mutriku-Debarengatik ordezkatu zuten (zeharkaldi laburra izaten dena luzea bihurtuz), eta aipatutako zeharkaldi motzaren ordez Debako ibaian bi kilometroko ibilbidea prestatu zuten. Inguruko igerilariekin batera, Errioxa, Katalunia, Madril, Frantziatik... etorritako beste askok hartu zuten parte, guztira 267 igerilari izatera iritsi arte.

Zeharkaldi luzean Asier Gomez eibartarra eta Andrea de la Hera barakaldoarra izan ziren garaile; euren atzetik sailkatu ziren Adrian Mustafic (Gorliz) eta Ioseba Mateos (Ibarra) gizonezkoetan, eta Lara Vicandi (Donostia) eta Erika Amundarain (Villabona) emakumezkoetan. Deba ibaiko zeharkaldi motzean, bestalde, Astigarragako Luis Goñi eta Leaburuko Izaro Goñi izan ziren irabazle; euren atzetik geratu ziren Mikel Iriondo (Ondarroa) eta Adonai Perez (Barañain) gizonezkoetan, eta Miren Galdos eibartarra eta Logroñoko Almudena Prior emakumezkoetan.