Eibar Igerixaneko benjaminak eta alebinak martxan daude

Benjaminek lehen jardunaldia jokatu zuten zapatuan eta alebinek bigarrena
Eibar Igerixaneko benjaminak eta alebinak martxan daude
Eibar Igerixan taldeko benjaminak.
2025/12/04 11:06
Ekhi Belar

Eibar Igerixan taldeko benjaminek joan den zapatuan hasi zuten liga. Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatu zuten lehen jardunaldia eta hainbat izan ziren Eibartik joandako igerilariak.

Hain zuzen ere, hauek osatzen dute benjaminen taldea: Mohammed Mokadden (2015), Ariane Valenciaga (2015), Aiora Vega (2015), Oihan Riaño (2016), Leo Gutierres (2015), Izaro Limia (2017), Emily Indigo Cordoba (2016), Aimar Osoro (2015), Adrien Rivas (2016), Manex Barandiaran (2016), Nagore Agüero de la Cruz (2016), Ledjom Bardhoshi (2016), Ander Iturbe (2016), Eva Ferreiro (2017), Unzetabarrenetxea (2016), Malen Rey (2017), Eljon Ahmetal (2016), Luka del Rio (2015), Noa Amesti (2015), Julen Arrillaga (2016), Eneko Galarraga (2015), Gari Trifol (2016), Nora Azkarate (2015), Xuhare Gojenola (2016), Carmen Echaluce (2015) eta Hodei Trifol (2016).

Alebinek, bere aldetik, ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten Azkoitiko kiroldegian. Eibar Igerixaneko Alazne Avellaned (2014), Ane Plazaola (2013), Maria Rodriguez (2013), Lirie Bardhoshi (2014), Alkida Ahmetaj (2014), Gorka Castrillo (2013), Xabat Limia (2013), Unax Conde (2013) eta Ilyas Zaid El Khayatik (2013) egon ziren bertan, eta podiumera igo ziren horietako batzuk.

Adibidez, Xabat Limia lehena izan zen 50m tximeletan, Alazne Avellaned bigarren proba berean, Unax Conde eta Alkida Ahmetaj hirugarren proba horretan ere. Gorka Castrillo, bere aldetik, hirugarren izan zen 200m bizkarrean. “Denek lan handia egin dute euren markak hobetuz”, diote Eibar Igerixanekoek.

Eibar Igerixan taldeko alebinak