Eibar Igerixaneko benjaminek Azpeitian jokatu zuten Ligako hirugarren jardunaldia

Herriko 15 igerilarik hartu zuen parte lehiaketan
Eibar Igerixaneko benjaminek Azpeitian jokatu zuten Ligako hirugarren jardunaldia
2025/02/18 10:44
eta kitto!

15 igerilarik hartu zuten parte aurreko zapatuan Azpeitiko kiroldegian jokatutako benjamin mailako Ligako hirugarren jardunaldian, bederatzi neskatila eta sei mutil; euretako hiru 2014an jaiotakoak, zazpi 2015ean eta beste bost 2016an. Igerilari guztiek braza estiloko 50 metroko proba egin zuten, eta 2014ko Alazne Avellanedak eta Paule Martinek baita estilo bereko 200ekoa; Avellanedak, gainera, laugarren postua eskuratu zuen. Postu bera lortu zuen tximeleta erako 6x25 metrokoan parte hartu zuen Ariane Valenciaga, Gari Trifol, Alaitz Telleria, Luka Martin, Julen Arrillaga eta Nora Azkaratek osatutako seikoteak.