Eibar Igerixaneko benjaminek Ligako hirugarren jardunaldia jokatu zuten Azpeitian
Guztira bost podium lortu zituzten eibartarrek
2024/02/22
18:00
eta kitto!
Aurreko zapatuan Azpeitiko kiroldegian jokatutako benjamin mailako Ligaren hirugarren jardunaldian Eibar Igerixaneko 14 ordezkari izan ziren parte hartzen, bederatzi mutil eta bost neska, guztiak ere 2013tik 2015era arteko tartean jaiotakoak.
Guztira bost podium lortu zituzten eibartarrek: Xabat Limia eta Alazne Avellaneda gorenera iritsi ziren 100 braza eta 50 braza modalitateetan, hurrenez hurren. Tximeleta erako 4x50 metroko errelebotan, Igotz Reimundez, Paul del Rio, Beñat Murillo eta Gorka Castrillok osatutako laukoteak bigarren postua eskuratu zuen. Azkenik, Igotz Reimundez eta Eider Telleria hirugarren postuetan amaitu zuten, biek ere 100 brazako proban.