Eibar Igerixaneko bi ordezkari Gipuzkoako eskola txapelketan
Paule Martinek eta Alazne Avellanedak lau probatan hartu zuten parte
2025/05/22
11:34
eta kitto!
Aurreko domekan Zumaiako Lubaki kiroldegian jokatutako “Igerilari Osoa” eskola mailako Gipuzkoako txapelketan, Eibar Igerixan klubak 2014an jaiotako bi igerilarik ordezkatu zuten. Paule Martinek eta Alazne Avellanedak lau probatan hartu zuten parte (tximeleta erako 50 metroetan eta bizkar, braza eta libre eratako 100 metroetan), guztietan ere aurretik zuten markak hobetuz.