Eibar Igerixaneko Calvo eta Castrillo nagusi Udako Gipuzkoako Txapelketetan

Herriko taldeak lauko ordezkaritza izan zuen
Eibar Igerixaneko Calvo eta Castrillo nagusi Udako Gipuzkoako Txapelketetan
2024/07/12 13:46
eta kitto!

Aurreko asteburuan Tolosako Usabal kiroldegian jokatutako Udako Gipuzkoako absolutu eta junior mailetako txapelketetan, Eibar Igerixanek lauko ordezkaritza izan zuen eta euretako bi podiumaren gorenera iritsi ziren. 2003an jaiotako Asier Gomez izan zen Eibarkoen mutil bakarra, nesken hirukoteak parte hartu zuen bitartean: Nora Guinea (2008), Paula Calvo (2009) eta Itsaso Castrillo (2020).

Calvok estilo erako 200 eta 400 metroko probak bereganatu zituen eta, urrezko bi horietatik aparte, hirugarren izan zen 50 brazan. Castrillok urrezkoa irabazi zuen 800 libretan, eta zilarrezkoa modalitate bereko 400ekoan. Gomez, azkenik, laugarren amaitu zuen 200eko bizkarreko proban. Lorpen guzti horiek absolutu mailan lortu zituzten.