Eibar Igerixaneko hamar ordezkari izan ziren alebin mailako 1. jardunaldian

2012 eta 2013 urteetako bost neska eta bost mutil aritu ziren bertan
Eibar Igerixaneko hamar ordezkari izan ziren alebin mailako 1. jardunaldian
2024/11/12 10:29
eta kitto!

Aurreko zapatuan Legazpiko Bikuña kiroldegian jokatutako alebin mailako Ligako lehen jardunaldian, Eibar Igerixanek bost neskek eta beste bost mutilek osatutako taldea aurkeztu zuen. 2012ko Naia Mejuto eta Lucia Cámararekin, 2013ko Jone Basaras, Garazi Zabalbeaskoa eta Ane Plazaola izan ziren bertan. Mutilen taldeko guztiak 2013koak dira: Unax Conde, Gorka Castrillo, Igotz Reimundez, Xabat Limia eta Iñigo Carrion. Unax Conde, gainera, hirugarren izan zen 50 metroko libre erako proban.