Eibar Igerixaneko igerilariak protagonista izan ziren Ipuruan jokatutako 33. San Juan Sarietan

Eibar Igerixaneko igerilariak protagonista izan ziren Ipuruan jokatutako 33. San Juan Sarietan
2022/06/23 eta kitto!
Hamar emakumezko eta zazpi gizonezko aurkeztu zituen Eibar Igerixan klubak Ipuruako igerilekuetan jokatuta San Juan Sariaren 33. edizioan. Euretatik lauk haurren taldean hartu zuten parte eta beste hamahirurak junior eta senior mailetako probetan. Hasteko, partehartzaile guztiek 50 metroko lau probei egin behar izan zieten aurre, tximeleta, bizkar, bular eta libre erako probetan. Jarraian, gizonezkoe zein emakumezko mailetako sei onenek lehiatu zuten 200 estiloko probetan, eta hor Paula Calvok urrezko Kopa irabazi zuen infantiletan, junior eta seniorretan Miren Galdosek zilarrezkoa eta Maddi Maguregik eta Asier Gomezek brontzezkoa eurenganatzen zuten bitartean. Azkenik, 4x100 estiloko errelebo mixtoetako probetan, junior eta senior mailetako Eibar Igerixaneko laukoteek urrezko eta brontzezko Kopa irabazi zituzten, haurren mixtoak brontzeaz jabetzen zen bitartean. Herriko igerilarien artean, Asier Gomez eta Miren Galdos izan ziren onenak junior eta seniorretan, eta Ibrahim Benslaiman eta Paula Calvo haurren artean.