Eibar Igerixaneko Jon Guinea adinetako Gipuzkoako Txapelketan izan da

Eibar Igerixaneko Jon Guinea adinetako Gipuzkoako Txapelketan izan da
2023/06/22 12:07
eta kitto!
Aurreko asteburuan, zapatu eta domekako jardunaldietan, Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatutako adinetako Gipuzkoako Txapelketan, Eibar Igerixaneko Jon Guineak hartu zuen parte, bertako lau probatan lehiatzeko: 100 metroko bizkar, braza eta libre modalitateetan eta 200 metroko estiloetan. Azken proba horretan eta 100 brazakoan, gainera, seigarren postuan sailkatu zen.