Eibar Igerixaneko laukotea Udako Euskal Herriko infantil mailako txapelketan

Paula Calvo, Itsaso Castrillo, Itziar Eiriz eta Jone Avellaneda aritu ziren bertan
Eibar Igerixaneko laukotea Udako Euskal Herriko infantil mailako txapelketan
2024/07/02 10:39
eta kitto!

Azken asteburuan Galdakaoko Urretal kiroldegian jokatutako Udako infantil mailako Euskal Herriko txapelketan, Eibar Igerixanek lau laguneko ordezkaritza izan zuen: 15 urteko Paula Calvorekin batera, 14 urteko Itsaso Castrillo, Itziar Eiriz eta Jone Avellaneda izan ziren parte hartzen.

Calvok, ohituta gaituen bezala, urrezko dominak eskuratu zituen hiru probatan (libre erako 200 metrokoan, bizkarreko 100ekoan eta estiloko 200ekoan) eta zilarrezkoa jokatu zuen laugarrenekoan (tximeleta erako 50 metrokoan). Itsaso Castrillo, bestalde, laugarren izan zen 14 urtekoen mailako libre erako bi probatan (200 eta 400 metrokoetan).