Eibar Igerixaneko ordezkariak Alejandro Lopez eta Teknifikazio Sarietan
Paula Calvo eta Xabat Limia izan dira gure herriko igeriketa taldea ordezkatu dutenak bi Sari horietan. Bartzelonako CN Sant Andreun jokatutako Alejandro Lopezen izena daramanaren 46. edizioan, Paula Calvok Gipuzkoako Federazioa ordezkatu zuen eta, beti erakusten duen maila emanik, parte hartu zuen lau probetatik hirutan domina bereganatu zuen. Zilarrezkoa irabazi zuen bizkar erako 200 metroko proban eta brontzezkoa bizkar erako 100ekoan eta estiloetako 400ekoan.
Xabat Limiak, bestalde, Azpeitiko kiroldegian jokatutako alebin mailako Teknifikazio Sarian hartu zuen parte, eta 2013an jaiotakoak bizkar erako 200ekoan (3.26.93) eta brazako (1.51.52) eta libre erako 100ekoetan lehiatu zuen. Azken proba horretan deskalifikatu egin zuten irteeran aurreratu zelako.