Eibar Igerixaneko ordezkariak nagusi probintziako Master mailako Open txapelketan

Herriko boskoteak goi mailako postuak eskuratu zituen
Eibar Igerixaneko ordezkariak nagusi probintziako Master mailako Open txapelketan
2025/01/17 10:27
eta kitto!

Aurreko zapatuan Ipurua kiroldegian jokatutako Gipuzkoako Master mailako Open txapelketaren 7. edizioan parte hartu zuen Eibar Igerixaneko boskoteak goi mailako postuak eskuratu zituen jokatutako proba guztietan.

55 urtetik gorakoen artean, Iñigo Laskurainek 200 libreko proba irabazi zuen, eta bigarren izan zen 100 eta 400eko libretan.

45 urtetik gorakoen artean, Ricardo Fernandezek 200 librekoa irabazi zuen, eta bigarren izan zen 50 eta 100 libretan. 35 urtetik gorakoen artean, Marina Azpiazuk 50 eta 100 libreko probak irabazi zituen.

25 urtetik gorakoen artean, Ander Salaberriak eta Elene Oyarzabalek hiruna garaipen lortu zituzten: Salaberriak 50 eta 400 libretan eta 100 tximeletan nagusitu zen; Oyarzabalek, bere aldetik, 50eko bizkar eta libre probetan gailentzeaz aparte, 100 estilokoa irabazi zuen eta bigarren sailkatu bizkarreko 100ekoan. Azkenik, 4x50 libreko errelebo mistoan Elenek, Ricardok, Marinak eta Anderrek lehenengo postua eskuratu zuten.