Eibar Igerixaneko ordezkariak Zarautzeko bi zeharkaldietan izan ziren

Zarautz-Mularri-Zarautz eta Getaria-Zarautz probetan lehiatu ziren eibartarrak
Eibar Igerixaneko ordezkariak Zarautzeko bi zeharkaldietan izan ziren
2024/08/30 11:47
eta kitto!

Zarautz-Mularri-Zarautz zeharkaldi edo trabesian Asier Gomez izan zen Eibarko klubeko ordezkari bakarra. Ordubete, 12 minutu eta 6 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko eta 32. postuan amaitu zuen proba.

Hurrengo egunean jokatutako Getaria eta Zarautzen arteko trabesian, bestalde, Eibar Igerixaneko bost lagunek hartu zuten parte. Hor ere izan zen Asier Gomez eta bera izan zen onena eibartarren artean: 21. postuan sailkatu zen, 38 minututan amaituz bere jarduna.

Gizonezkoetan Iñigo Laskurain eta Sergio Guinea izan ziren berarekin: lehenengoa 246. postuan iritsi zen helmugara (47’ 45’’) eta bigarrena 399.ean (51’ 12’’). Emakumezkoetan Nora Guinea izan zen Eibar Igerixaneko azkarrena, 57. postuan sailkatuz: 48 minutu eta 32 segundo behar izan zituen proba amaitzeko. Marina Azpiazuk 275. postuan amaitu zuen, 59’ 05’’-ko denborarekin.