Eibar Igerixanekoek Oñatiko Txantxiku Sarian hartu zuten parte
Zortzi mutil eta sei neska izan ziren bertan
2024/06/14
12:27
eta kitto!
14 igerilarik osatu zuten Eibar Igerixaneko ordezkaritza aurreko zapatuan Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatutako Txantxiku Sariaren 36. edizioan. Zortzi mutil eta sei neska izan ziren bertan parte hartzen eta euretako bakoitzak proba bakar batean lehiatu zuen. Ariane Valenciagak urrezko domina irabazi zuen tximeleta erako 50 metroko proban; Luka del Rio eta Xabat Limia bigarren izan ziren 50 braza modalitateko 50 eta 100 metroko probetan, hurrenez hurren; eta Jon Lopez, Unax Conde eta Eider Telleria hirugarrenak izan ziren, 50 braza, 100 libre eta 100 braza probetan, hurrenez hurren.