Eibar Jugger Eskolak Santanderreko udako txapelketan hartu du parte

Abuztuan izango ditu gure herriko jugger taldeak hurrengo bi erronka, Tarragonan eta Asturiasen jokatuko baitute.
Eibar Jugger Eskolak Santanderreko udako txapelketan hartu du parte
2024/07/23 14:58
eta kitto!

Asteburuan Kantabriako hiriburuan jokatutako torneo horretan, gure herriko taldeak 15/16 postua lortu zuen azken sailkapen orokorrean. Eibar Jugger Eskolako taldea osatzeko Arandako jokalari batzuk ere batu zitzaizkion taldeari, eta guztien kapitain lanetan jardun zuen Alex Beorlegik. Bi hilabete besterik egin ez arren taldean, gogo handiz jardun du Eibar Jugger Eskola indartzeko asmoz, taldera gazteak batzeko lan eskerga osatuz. Abuztuan izango ditu gure herriko jugger taldeak hurrengo bi erronka, Tarragonan eta Asturiasen jokatuko baitute.