Eibar KE-k Arana aurrelari kanariarra aurkeztu du
2023/01/12
09:34
eta kitto!
Atzo aurkeztu zuten Ipuruan Juan Carlos Arana aurrelari kanariarra, Amaia Goroztiza Eibar KE-ko presidentea eta Cesar Palacios kirol zuzendaria aldamenean zituela. 22 urteko jokalariak 2025eko ekainera arte fitxatu du eta itxaropentsu ekiten dio ibilbide berriari. Villarrealeko bigarren taldean jokatu du orain arte eta azken denboraldian 16 gol sartu zituen. Bere burua definitzekoan, Stoichkov aurrelariarekin parekatu zen eta, Ibizaren kontrako partidua ikusten izan zenez Ipuruan, “bertako giroa toki gutxitan ikusi duela” nabarmendu zuen.