Eibar KE-k aurpegi berri gehiagorekin hasi du denboraldiaurrea

Garazi Facila eta Amaia Iribarren fitxatu ditu Athletic Clubetik
Eibar KE-k aurpegi berri gehiagorekin hasi du denboraldiaurrea
2025/07/15 12:20
eta kitto!

Iñaki Goikoetxeak zuzentzen duen taldeak gaur hasi du denboraldiaurrea Areitiko kirol-hirian. Atzo froga medikoak egin ondoren, F Ligan lehiatuko den taldea denboraldi berria hasi da prestatzen, fitxaketen merkatua oso mugitua izan delarik. Izan ere, gaur bertan beste bi jokalari fitxatu ditu SD Eibarrek, Athletic Clubetik etorritako Garazi Facila eta Amaia Iribarren.

Facilak defentsako ezker hegalean jokatzen du eta aurreko denboraldian 18 neurketa jokatu zituen Liga eta Kopako partiduak batuta. Iribarren, bestalde, erdilaria da eta azken denboraldian Granadan jokatu Athleticek utzita. Jokalari nafarrek baja asko izan dituen Eibar sendotuko dute esperientzia eta kalitatea eskainiz.

 

Denboraldiaurreko neurketak

SD Eibarrek bihar (9:30), etzi (9:30) eta etzi damu (11:00) ere entrenatuko du Areition, eta asteburuan atsedena hartuko du.

Udan sei lagunarteko jokatuko ditu Goikoetxearen taldeak, abuztuaren 31an Sevillaren aurka liga hasi aurretik. Hauek izango dira jokatuko dituzten lagunartekoak:

  • Uztailaren 26a, vs. DUX Logroño | La isla, Logroño - 19:00
  • Abuztuaren 3a, vs. Madrid CFF | Castañareseko Kirol Hiria, Burgos - 19:00
  • Abuztuaren 6a, vs. Real Oviedo | Fernando Astobiza Zelaia (Santa María de Cayón) - 19:30
  • Abuztuaren 9a, vs. Osasuna | Zelai Berri, Lakuntza - 12:00 
  • Abuztuaren 16a, EH Kopa, vs. Athletic Club | Basarte, Amurrio - 16:00
  • Abuztuaren 23/24a, EH Kopa, vs. Real Sociedad/Alavés | Abuztuak 23, Dulantzi - 18:30; edo abuztuak 24, Laguardia - 16:00