Eibar KE-k beste bi fitxaketa egin ditu 2. Mailako talderako
Simic (Praga, 1995) Kroaziako Hajduk Split taldean jokatu du 2019tik. Aurretik AC Milan, Crotone eta Frosinone taldeetan jokatu zuen, guztiak A seriekoak. Armaginen jokalari berriak denboraldia eta aukerako beste bat sinatu ditu, eta nazioartekoa izan da maila guztietan, absolutua barne, Txekiar Errepublikako selekzioarekin.
Qasmi Pontoisen (Frantzia) jaioa eta frantziar eta marokoar herritartasun bikoitza duena, 2. Mailan esperientzia handia duen 32 urteko aurrelaria da. Elx, Rayo Vallecano eta Leganes taldeetan aritu da 2018tik. Aurrelari berriak denboraldi honen amaierara arte sinatu du. PSGko beheko kategorietan hasi zuen bere ibilbide profesionala, Europa Ligan debutatu zuen, eta ondoren Bigarren B Mailako hainbat taldetan jokatu zuen, 2018an Elxen fitxatu aurretik. Internazionala izan zen Marokorekin 20 eta 23 urtez azpiko selekzioetan.