Eibar KE-k Erreginaren Kopako partidua jokatuko du bihar Bartzelonan
2023/09/12
11:10
eta kitto!
1. Mailako F Ligara igo den Eibar KE emakumezkoen taldeak denboraldiko lehen neurketa ofiziala izango du biharkoan, asteburuan jokatzekoa zen ligako lehen jardunaldia -Ipuruan Madrid taldea hartuta- grebarengatik bertan behera geratu ondoren. Bihar jokatu beharreko Erreginaren Kopako lehenengo kanporaketaren partidua 2. Mailako CE Europa taldearen aurka izango da, Nou Sardenyan estadioan eta 19:00etan hasita. Neurketa hori prestatzeko, gaurkoa izango da azken entrenamendua, dagoeneko goizeko 10:30ean hasi dena.
Bestalde, aste honetarako iragarrita dagoen sindikatuen eta F Ligako patronalaren arteko bileran greba deialdiari amaieran ematen badiote, astebetea izango dute armaginek, zapatu eguerdian (12:00etan hasita) Levante Las Planas hartu beharko dutelako, oraingo honetan Ipuruan -Unbe laga eta bertan jokatuko du taldeak denboraldi honetan-. Yerai Martinek zuzentzen duen taldeak eguenean Atxabalpen, 12:30ean hasita, eta barixakuan Unben, 11:45etik aurrera, izango ditu horri begirako entrenamendu-saioak. Ipuruara etorriko den Levante Las Planas taldean jokatzen du gaur egun Nerea Gantxegi gure herriko defentsak.