Eibar KE-k gaur hasi du aurredenboraldia

Etxeberriaren mutilek hiru lan saio egingo dituzte aste honetan Atxabalpen
Eibar KE-k gaur hasi du aurredenboraldia
2024/07/11 11:49
eta kitto!

Eibar KE gaur hasi da 2024/25 denboraldia prestatzen. Joseba Etxebrriak gidatzen duen taldea 10:30ean zelairatu da Atxabalpen eta bertan ikusi ahal izan ditugu aurpegi berriak (Jon Mikel Magunagoitia, Jon Guruzeta, Jorge Pascual, Borislav Slavy eta Daniel Fuzato).

Gaurkoaz gain, Eibarrek beste bi entrenamendu egingo ditu aste honetan (bihar eta etzi, 12:00etan eta 10:30ean, hurrenez hurren, Atxabalpen), eta aurredenboraldian zazpi partidu jokatuko ditu.

Lehenengo neurketa Real Unionen aurka jokatuko du Astin (Zarautz), hilaren 20an, 11:30ean. Bigarrengoan Barakaldo hartuko du hilaren 24an, 18:00etan, Atxabalpen. Hirugarrenean Santandergo Racing izango du etsai hilaren 27an, 12:00etan, Saronen. Laugarrenean Athletic Cluben aurka arituko da Las Llanasen (Sestao), abuztuaren 1ean, 19:00etan. Bosgarren partiduan Xixongo Sporting izan da aurkaria, Berronen, abuztuaren 3an, 19:00etan. Seigarrena Atxabalpen jokatuko da, Osasunaren aurka, abuztuaren 9an, 11:30ean. Eta zazpigarrenean Amorebietaren aurka jokatuko du Urritxen, abuztuaren 9an, 19:00etan.