Eibar KE-k hiru jokalari fitxatu ditu dagoeneko 1. Mailari ekiteko

Eibar KE-k hiru jokalari fitxatu ditu dagoeneko 1. Mailari ekiteko
2023/07/10 17:05
eta kitto!
Mailaz igotzea lortu duen Eibar KE-k lehenengoko hiru fitxaketa egin ditu hurrengo denboraldirako taldea osatze bidean, Horrela, Nati Cano aurrelaria izan zen lehenengoa: 2. Federazioan jokatu zuen Atletico Balearesetik dator, 12 gol sartu ditu azken denboraldian eta hiru denboraldietarako sinatu du. Annelie Leitner eskuin hegaleko austriarra izan zen bigarrena: 1. Federazioako DUX Logroñon jokatu du azken denboraldian, Ligako 30 partiduetan, eta gol bat sartu zuen, lau asistentzia emateaz gain; ezker hegalean ere jokatu dezakeen jokalariak bi denboraldietarako sinatu du. Azkenik, Boli Kostako Amani Kakounanek zelai erdian jokatzen du eta hau ere Logroñoko taldetik dator, 400 minututan lau gol eginez. Defentsa dueluetan nabarmentzen den jokalariak bi denboraldietarako sinatu du.