Eibar KE-k kamiseta berria aurkeztu du

Eibar KE-k kamiseta berria aurkeztu du
2023/07/03 11:35
eta kitto!
Joma markarekin amaitu ondoren, Hummelek egin du Eibar KE-ren kamiseta berria 2023/24 denboraldirako. Gaur goizean aurkeztu dute elastiko berria eta, iazkoarekin alderatuz, diseinu klasikoagoa du. Bigarren kamiseta, ostera, guztiz zuria izango da.

Ez da Hummel markak Eibar janzten duen lehen aldia, Lehen Mailan jokatu zuen lehenengo urtean ere Danimarkako enpresaren kamisetak eraman baitzituzten.

 

Gaur salgai

Kamiseta aurkezteaz gain, gaur bertan jarriko dute salgai 17:00etatik aurrera Orsaixan dendan eta Askasibarren. Internet bitartez erosi nahi izanez gero, bihartik aurrera egongo da eskuragai eibarstore.com-en.