Eibar KE-k lehen fitxaketak egin ditu Lehen Mailan aritzeko

Eibar KE-k lehen fitxaketak egin ditu Lehen Mailan aritzeko
2023/07/06 11:15
eta kitto!
Emakumezkoen Eibar KE-k Lehen Mailan jokatuko du datorren denboraldian eta dagoeneko hasi da taldea indartzen. Horrela, aste honetan lehen fitxaketak egin ditu: Nati Cano eta Annelie Leitner.

Natividad Cano (Mallorca, 2003) aurrelaria da, baina erasoko beste postu batzuetan ere jokatu dezake. Joan den denboraldian Atletico Baleares taldean jokatu zuen eta 12 gol sartu zituen 1.906 minututan.

Annelie Leitner (Austria, 1996), bestalde, eskuin hegaleko jokalaria da, baina ezker hegalean ere jokatu dezake. Iaz DUX Logroño taldean aritu zen eta ligako 30 partiduak jokatu zituen (2.662 minutu), gol bat sartuz eta lau asistentzia emanez.