Eibar KE-k Madril CF-ren aurka jokatuko du gaur 20:00etan Ipuruan

Eibar KE-k Madril CF-ren aurka jokatuko du gaur 20:00etan Ipuruan
2023/10/04 11:07
eta kitto!
F Ligan jokatzen duen Eibar KE-ko lehen taldeak bi norgehiagoka izango ditu aste honetan, lehenengoa gaur bertan jokatu beharko duena Madril CF talde indartsuenaren aurka, eta datorren domekan, eguerdiko 12:00etan hasita, berriro ere Ipuruan, Tenerifeko Granadilla taldea hartuta. Ez dira partidu errazak izango, ez bata eta ezta bestea ere, baina Yerai Martinek prestatzen duen taldeak indartsu hasi du Liga eta, azken jardunaldian Granadan irabazi eta gero, irudi ona emateaz gain puntuak bereganaztea ere nahi izango du zaletuen aurrean. Maila handiko aurkariak ikusi ahal izango dira Ipuruan; gaurkoan, esaterako, aurretik Eibar KE-n izandako Kundananji aurrelari arriskutsua izango dugu bueltan madrildarrekin.

Sarrerak Orsaixan eskuratu daitezke eta 14. ateko leihatilan ordubete lehenagotik egongo dira salgai, 19.00etatik aurrera. Gainera, armaginek Teneriferen aurka domekan jokatuko duten partidurako sarrerak ere salgai daude. Partidu hori 12.00etan jokatuko da eta, beraz, ordubete lehenago, 11.00etan, zabalduko da salmentarako leihatila; Orsaixan ere erosi ahalko dira ohiko ordutegian.

Partidu horien kasuan, sarreren prezioa 10€koa izango da helduentzat eta 5€koa 12 urtetik beherakoentzat. Abonatuek partida hauetara joan ahalko dute bazkide txartela aurkeztuta, baina nahitaezkoa izanen da txartel fisikoa bertaratzea. Azkenik, emakumezkoen partiduetarako bazkide txartela ere eskuragai dago. Bazkide txartel horrekin, Ipuruan jokatuko diren denboraldi guztian, bai Liga eta bai Kopako partidu guztiak ikusi ahalko dira. Helduen kasuan 60€-ko prezioa du bonoak, eta 30€-koa 12 urtetik beherakoentzat.