Eibar KE-k Matheus Pereira eta Juan Berrocal fitxatu ditu
2022/07/12
08:21
eta kitto!
Poliki-poliki, Eibar KE 22/23 denboraldirako taldea osatzen dabil. Atzo Sevillatik datorren Juan Berrocal atzelaria fitxatu zuen eta gaur FC Barcelona B-ko Matheus Pereira erdilariaren fitxaketaren berri eman du.
Berrocalek defentsaren erdian jokatu ohi du eta, Sevillatik badator ere, azken denboraldietan Mirandesen eta Xixongo Sportingen jokatu du.
Peirera brasildarrak, ostera, zelai erdian jokatzen du eta zetazko ezker oina dauka. Italiako Juventusetik iritsi zen Bartzelonara eta bigarren taldean jokatu du azken denboraldian.
Dirudienez ez dira asteko fitxaketa bakarrak izango. Izan ere, zenbait hedabidek adierazi dutenez, Eibar KE Imanol Garcia de Albeniz eta Gustavo Blanco Leschuk fitxatzear da. Imanolek defentsaren ezker hegalean jokatu ohi du eta Mirandesen ibili da aurten Athletic Clubek lagata. Blancho Leschuk, bestetik, ezaguna da eibarzaleentzat, iaz Gaizka Garitanoren esanetara ibili baitzen Antalyasporrek lagata (4 gol sartu zituen 34 partidutan).