Eibar KE-k Mirandan jokatuko du gaur 19:00etan

Eibar KE-k Mirandan jokatuko du gaur 19:00etan
2023/10/05 10:04
eta kitto!
Aste honetan Ligako bi partidu jokatuko ditu Joseba Etxeberriaren taldeak lau egunetan. Gaur, arratsaldeko 19:00etan hasita, Anduvan Mirandesi egingo dio aurre. Iaz Etxeberriak berak entrenatzen zuen taldea eibartarren atzetik dago sailkapenean. Partidu horren ondoren, bihar eta etzi domekakoa prestatzen jardungo dute Eibar KE-ko lehen taldeko jokalariek, kasu bietan Atxabalpen 11:30ean hasiko dituzten entrenamendu-saioekin. Domekako partiduan, hori ere etxetik kanpo, Amorebietari egingo diote bisita Lezaman, eguerdi aldean (14:00etan hasita) jokatuko den norgehiagokan.

Partidu horretarako Amorebietak bidalitako sarrerak salgai daude honezkero, 15 eurotan. Zornotzako zaleei Ipuruan eskainiko zaien itzulerako partida bera izango da. Premier Class, Klubaren Agentzia Ofizialak, Eibartik 12:00etan irtengo den eta partidua amaitzean itzuliko den autobus bidaia antolatu du; txartel bakoitzaren prezioa 15 eurokoa da. Autobus txartela eskuratzeko, interesa dutenek Premier Bidaien bulegora joan beharko dute (Fermin Calbeton kalea, 5). Gaur izango dute azken eguna: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.