Eibar KE-k Peru Nolaskoain fitxatu du 2027ra arte

Eibar KE-k Peru Nolaskoain fitxatu du 2027ra arte
2024/02/01 12:49
eta kitto!
Zumaiako jokalaria SD Eibarko lehen taldera itzuli da eta hiru urterako kontratua sinatu du talde armaginarekin, 2027ra arte. Horretarako, Peru Nolaskoainek Athletic Club-arekin, bere jatorriko klubarekin, eskualdatzeko akordioa itxi du. Defentsan eta zelai erdian moldatu daitekeen jokalariak SD Eibarrekin jokatu zuen aurreko denboraldian, lagata. Guztira 34 partidu jokatu zituen, horietako 21 titular gisa: bi gol sartu zituen eta asistentzia bat eman, denetara 2.042 minutu jokatzeko. Gaur hasiko da entrenamenduetan taldekide berriekin, horietako asko iragan denboralditik ezagutzen dituenak.