Eibar KE-k sarrera gehiago jarriko ditu salgai Athletic-en aurkako partidurako

Eibar KE-k sarrera gehiago jarriko ditu salgai Athletic-en aurkako partidurako
2024/01/04 09:13
eta kitto!
Bazkide batzuek euren tokiak liberatu ondoren, domekan jokatuko den Eibar-Athletic partidurako 70-80 sarrera gehiago jarriko ditu salgai gaur klubak. Sarrerak Orsaixan dendan egongo dira eskuragarri 10:00etatik aurrera, 60, 70 edo 80 eurotan erosi ahal izango dira eta pertsona bakoitzak bi sarrera lortu ahal izango ditu.

Final hamaseirenetako kopako partidua 19:00etan hasiko da eta Eibarrek Lehen Maila laga ondoren elkarren aurka jokatuko duten lehen partidu ofiziala izango da.