Eibar KE-k zazpi neurketa jokatuko ditu aurredenboraldian
Eguenean itzuliko da entrenamenduetara Eibar KE 2024/25 prestatzen hasteko. Joseba Etxeberriaren mutilak 10:30ean zelairatuko dira Atxabalpen eta barixakuan (12:00etan) eta zapatuan (10:30) ere entrenatuko dira.
Gizonezkoen Eibarrek dagoeneko definitu ditu aurredenboraldian jokatuko dituen partiduak. Lehenengo neurketa Real Unionen aurka jokatuko du Astin (Zarautz), hilaren 20an, 11:30ean. Bigarrengoan Barakaldo hartuko du hilaren 24an, 18:00etan, Atxabalpen. Hirugarrenean Santandergo Racing izango du etsai hilaren 27an, 12:00etan, Saronen. Laugarrenean Athletic Cluben aurka arituko da Las Llanasen (Sestao)., abuztuaren 1ean, 19:00etan. Bosgarren partiduan Xixongo Sporting izan da aurkaria, Berronen, abuztuaren 3an, 19:00etan. Seigarrena Atxabalpen jokatuko da, Osasunaren aurka, abuztuaren 9an, 11:30ean. Eta zazpigarrenean Amorebietaren aurka jokatuko du Urritxen, abuztuaren 9an, 19:00etan.