Eibar KE-ko bi talde nagusiek domekan jokatuko dituzte 2024ko lehenengoko partiduak

Eibar KE-ko bi talde nagusiek domekan jokatuko dituzte 2024ko lehenengoko partiduak
2024/01/04 10:50
eta kitto!
Gizonezkoen taldeak Kopako partiduari egingo dio aurre Ipuruan Athletic-en aurka jokatu beharrekoari, arratsaldeko 19:00etan hasiko den norgehiagokan. Joseba Etxeberriaren mutilek hiru entrenamendu-saio izango dituzte partiduaren aurretik eta bera prestatzeko. Gaur eta bihar goizeko 11:00etan izango dira (gaur Ipuruan eta bihar anexoan), eta etzi, partiduaren bezperan -hau da, zapatuan- egingo dute azken saioa Atxabalpen, hori arratsaldez, 16:00etan hasita eta ateak itxita direla.

Yerai Martinen neskek, bestalde, gaur 10:00etan Atxabalpen izango dira saioa prestatzen, bihar atseden hartuko dute, eta azkeneko lan-saioa etzi, partiduaren bezperan, egingo dute anexoan, 10:30ean hasita. Domeka eguerdian, 12:00etan hasita, jokatuko dute Lezaman, Athletic Club-ari bisita eginez.