Eibar KE-ren emakumezkoen lehen taldeak Kopako partidua jokatuko du gaur Tenerifen
2022/11/22
08:26
eta kitto!
CD Teneriferen aurka jokatuko du gaur, 19:30etan hasiko den norgehiagokan, bere multzoan liderra den Eibar KE-k Erreginaren Kopako lehen kanporaketa. Partidua Tenerifeko Javier Perez Kirol Hirian jokatuko da. Bestalde, azken jardunaldian Dani Jarque Kirol Hirian RCD Espanyolekin lortutako banako berdinketarekin eibartarrak partidurik galdu gabeko bakarrak jarraitzen dute izaten. Atsedenaldian 1-0 galtzen erretiratu eta gero, bigarren zatia eibartarrena izan zen eta, azkenean, 85. minutuan Andrea Alvarezek buruz sare barrura bidalitako Kenni Thompsonen alboko erdiraketa banakoa jarri zuen markagailuan. Sei garaipen eta hiru berdinketetkin eibartarrak sailkapeneko gorenean jarraitzen dute. Domekan goizeko 11:00etan Unben SA AEM taldea hartuko dute.