Eibar KE-ren emakumezkoen taldeak Ipuruan jokatuko ditu etxeko partiduak datorren denboraldian

Eibar KE-ren emakumezkoen taldeak Ipuruan jokatuko ditu etxeko partiduak datorren denboraldian
2023/06/15 13:47
eta kitto!
Amaia Gorostiza Eibar KE-ren presidenteak gaur goizean prentsaurrekoan adierazi duenez, Eibar KEren emakumezkoen taldeak Ipuruan jokatuko ditu etxeko partiduak datorren denboraldian.

Presidentearen berbetan, “inguruko herrietan begira eta begira ibili arren, ez dugu Ligaren baldintzak betetzen dituen zelairik edo kirol-instalakuntzarik aurkitu. Beraz, Ipuruan jokatzea da aukera bakarra. Horrek agerian jartzen du Eibar KE-ren Kirol Hiriak izango duen garrantzia”.

Datorren urtera begira lanean hasi dira dagoeneko eta fitxaketak egingo dituztela aurreratu arren, taldearen lorpena goraipatu du Gorostizak, “aldaketa integrala egin baikenuen lan-taldean”.