Eibar KE-ren gizonezkoen lehen filialak denboraldiaurrea hasi du

Iñigo Perez ermuarrak zuzenduko du taldea 2024/25 denboraldian
Eibar KE-ren gizonezkoen lehen filialak denboraldiaurrea hasi du
2024/07/16 17:37
eta kitto!

Joan den denboraldian 2. RFEF mailara igotzea lortu ondoren, Eibar KE-ren gizonezkoen lehen filialak gaur hasi du denboraldiaurrea. Horrela, zazpi neurketa jokatuko ditu denboraldia hasi baino lehen Alaves B, Arenas Getxo, Subiza, Lagun Onak, Rayo Cantabria eta SD Logroñesen aurka.

Iñigo Perez izango da entrenatzailea denboraldi honetan. Ermuarrak Eibar Urko entrenatu zuen iaz eta 3. RFEF mailara igotzea lortu zuen. Berarekin batera Egoitz Leturiondo (bigarren entrenatzailea), Carlos de Blasis (prestatzaile fisikoa), Arkaitz Crespo (atezainen entrenatzailea) eta Edorta Silva (delegatua) egongo dira.