Eibar Kirol Elkarteak 75. urteurrena prestatzeri ekin dio

Eibar Kirol Elkarteak 75. urteurrena prestatzeri ekin dio
2013/02/22 00:00
eta kitto!

Urte bi barru, 2015. urtean Eibar Kirol Elkarteak 75 urte beteko ditu eta, horren harira antolatuko dituztenetako batzuk aurreratzeko asmoz, gaur (barixakua, hilak 22) eguerdian agerraldia egin dute Ipuruan
Alex Aranzabal foball taldeko presidenteak, klubeko jokalari ohietako batzuk, oraingo taldeko hainbat jokalarik eta taldearekin zerikusia duten beste hainbat lagunek. Besteak beste, ospakizunerako dituzten ideien artean Eibar K.E.-ari eskainitako museoa, argitalpen bat, 75. urteurrenaren logoa, goiburua, Eibarren hamaikako ideala, eibartarrak munduan zehar eta foball talde ezagunen baten aurkako norgehiagoka aipatu dituzte. Horrekin batera, herritarren ideia eta proposamenak jasotzeko helbide elektronikoa sortu dute: 1940-2015@sdeibar.com. Nahi duenak bertara idatzita helarazi ditzake bere ideiak. Taldearen webgunearen bitartez (une honetan arazoak dituzte serbidorearekin, baina konpontzeko bidean dira), antolatuko dituzten lehiaketa eta bestelakoen berri ematen joango dira. Ekitaldia amaitu aurretik, anexoan talde argazki historikoa atera dute, Eibar K.E.-ko kamisetekin 1940-2015 irudikatuta.