Eibar Merkataritza Gune Irekiari dirulaguntza bizkoiztu egingo dio Eibarko Udalak egoerari aurre egiten laguntzeko
2020/03/24
21:15
eta kitto!
Eibarko merkataritzari laguntzeko hainbat neurri hartu ditu Eibarko udalak. Besteak beste, bikoiztu egingo da Udalak merkataritza sustatzeko kanpainak garatzeko Eibar Merkataritza Gune Irekiari egiten dion ekarpena. Izan ere, dirulaguntza 38.900 eurotik 77.800ra igoko dute.
Bizkoiztu egingo dira baita ere “Umeak Eskolara” eta “Dirulaguntzak ikasleei” programekin diruz lagundutako zenbatekoak, Eibarko Bozeramaileen Batzordeak joan den astean adostutako beste neurrietako bat da. “Eibarko herritarrek osasun-krisiari aurre egiteko orduan, beren bizi-kalitatean eta ongizatean ahalik eta ondorio txikiena izan dezaten laguntzeko”. Horrela, 420.000 euro izango dira “Umeak Eskolara” eta 150.000 euro “Dirulaguntzak ikasleei” programetarako; 120,20 euroko dirulaguntza izango da ume edo gazte bakoitzeko. Neurri horrekin, Udalak sustatu egin nahi du erosketak Eibarko dendetan egitea, eta, aldi berean, murriztu nahi du Eibarko familiek ikasturte hasieran arropa, oinetakoak, kirol-materiala, ikasmateriala (testu-liburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak erosteko egin behar duten ahalegin ekonomikoa.