Eibar - Mirandes barixakuko partiduarekin hasiko da hurrengo jardunaldia

Eibar - Mirandes barixakuko partiduarekin hasiko da hurrengo jardunaldia
2024/01/23 11:03
eta kitto!
Beste behin, Eibar FT-ri barixakuan jokatzea egokituko zaio LaLiga Hypermotion eta, horrela, partidu horrekin hasiko da lehiaketako 24. jardunaldia. Ipuruako partidu hori arratsaldeko 20:30ean hasiko da eta aurreko denboraldia Joseba Etxeberriak entrenatu zuen Mirandes izango da eibartarren aurkaria. Neurketa prestatzeko, atzoko entrenamenduaren ondoren gaurkoa atseden izango dute jokalariek. Bihar goizeko 11:00etan izango dute entrenamendu-saioa Ipuruan, eta etzi Atxabalpera joango dira, arratsaldeko 16:00etatik aurrera beste saio bat, partiduaren aurreko azkena, egiteko. Partidua jokatu eta gero, zapatuan goizean beste saio bat izango dute Atxabalpen, 11:00etan hasita, eta domekan jai hartuko dute.