‘Eibar Oparitu’ kanpaina jarri dute martxan merkealdietan erosketak deskontuarekin egiteko
2022/02/07
13:03
eta kitto!
Udalak ‘Eibar Oparitu’ kanpainaren beste edizio bat jarri du abian, merkataritzan kontsumoa sustatzeko eta merkealdietan beherapen handiak dituzten erosketak egin ahal izateko. Horrela, 30, 40 eta 70 euroko opari-txartelen bitartez 40, 60 eta 100 euroko erosketak egin ahal izango dira, hurrenez hurren.
Txartelak gaur jarri dituzte salgai www.erosieibarren.eus plataforman eta etxean edo dendetan jaso ahal izango dira. Ekimenean herriko 180 establezimenduk baino gehiago hartu dute parte eta txartelek ez dute iraungitze-datarik izango.