Eibar Palestinarekin herri ekimenak manifestazioa deitu du domekarako, otsailaren 1erako
Eibar Palestinarekin herri ekimenak deituta, Gazan genozidioa gelditzea eskatzeko manifestazioa egingo da otsailaren 1ean (domeka), 12:00etan Untzagatik hasita. “Gaza: un genocidio que no cesa. Genozidioa gelditu! Boikot Israel” goiburuari jarraituta, Gazako herritarren aurkako erasoak salatzeko asmoz antolatu dute mobilizazioa. Izan ere, joan den urriaren 10ean su-etena indarrean sartu zenetik, jada 484 dira Israelgo Armadaren erasoen ondorioz hildako palestinarrak. EFE agentziak emandako informazioaren arabera, zapatuan hiru palestinar hil ziren Israelgo Armadaren hainbat erasotan: bi haur, Gazako Zerrendaren iparraldean, eta gizon bat hegoaldean, Hamasek enklabean duen Gobernuko Osasun Ministerioak atzo jakinarazi zuenez.
Israelek 2023ko urriaren 7ko erasoari erantzunez bere erasoaldia abiatu zuenetik, biktima kopurua 71.657ra ailegatu da.
