Eibar Rebistaren 164 zenbakia kalean dago honezkero
Eibar Rebistaren 2024ko lehenengo zenbakia, Udaberriari dagokiona, kalean dago aste honetatik. Bertan, ohiko kolaboratzaileen aportazioekin batera, badira beste batzuen artikuluak ere. Eta “Eibartarren Galeria” atalean, aurtengo Aratoste eta Koko-jantziekin batera, Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrenaren inguruko ekitaldiek pisu berezia dute.
Kolaboratzaileen artean, Jesus Arizabaleta, Silbia Hernandez, Asier Ezenarro, Joxe Aranberri, Idurre Albizu, Ana Aranberri, Fernando Serrano, Antxon Narbaiza, Juan Antonio Gisasola, Jacinto Irazola, Javier Martin Lapeyra, Jose Aguztin Larrañaga eta Mireia Alonso aurkitu ditzazkegu, Juan Luis Ibarluzearekin batera. Azken honek hemendik aurrera, hamar ataletan banatuta, hasiko dituen kroniken berri ematen du.
Ohikoari jarraituz, Sanjuanak aurretik kaleratuko da Eibar Rebistaren hurrengo zenbakia, Udakoa. Eta udako oporren ondoren beste bi aterako dituzte, Udazkenekoa eta Negukoa.