Eibar Rugbi Taldeak 2013-2014 denboraldia aurkeztu du

Eibar Rugbi Taldeak 2013-2014 denboraldia aurkeztu du
2013/11/07 00:00
eta kitto!

Gaur (eguena, hilak 7) arratsaldean Eibar Rugbi Taldeak 2013-2014 denboraldiko klubaren aurkezpena egin du Untzagan (argazkiak ikusteko hemen klikatu). Klubeko zuzendaritzako kideekin batera, taldeetako entrenatzaile eta teknikariak, talde ezberdinetako jokalariak, udal ordezkariak eta Eibar Rugbi Taldea patrozinatzen duten enpresetakoak elkartu dira. Borja Rodriguez kazetariak banan banan deitu ditu taldearen errekonozimendua jaso dutenak eta, jarraian, talde bakoitzeko entrenatzaileak aurkezten joan da. Denboraldi honetan arlo teknikoan jarduteko kontratatu dituztenen artean, kirol egitura osoaren ardura izango duen Jokin Garcia, Hernani Rugbi Taldetik datorren Ibon Ganzarain seniorren entrenatzailea eta Gorka Nuñez Laboral Kutxako beheko mailetako taldeetako formakuntza fisikoko arduraduna daude.