Eibar Rugby Ohorezko Mailara igotzeko azken aukeraren aurrean
A Coruñako CRAT-en aurka jokatuko dute eibartarrek
2025/05/23
14:12
eta kitto!
Aurreko domekan Pozueloko Olimpicorekin galdu ondoren, emakumezkoen Ohorezko B Mailan bigarren geratu den Eibar Rugby Taldeak bigarren eta azken aukera izango du maila igotzeko domekan, eguerdiko 12:00etan hasita, Xixongo Las Mestas Kirol Konplexuan A Coruñako CRAT-en aurka izango duen norgehiagokan. Talde galiziarra azken aurrekoa izan zen Ohorezko Mailan eta mailari eusteko lehia izango du eibartarren aurkakoa, joko-zelai neutralean erabakiko den lehian. Javi Aguadok eta Jokin Gorrotxategik zuzentzen duten taldeak itxaropen handiak ditu denboraldi hasieratik aurreko denboraldian Ohorezko Mailan galdutako tokia berreskuratzeko helburua lortzeko.