Eibar Rugby Taldea Ohorezko Mailari eusteko itxaropena du
Baina azken aukera hori ez du bakarrik bere esku izango, beste partidu baten eman daitekeen emaitzak bere ahalegina ezerezean laga dezakeelako. Cristina Guntinek prestatzen duen taldea derrigortuta dago Sevillan etzi, goizeko 11:00etan hasita, Corteva Cocosen aurka jokatuko duen partidua gutxienez berdintzera.
Baina aurretik beharrezkoa dute Pozueloko Olimpicok Barça Rugbyri ez irabaztea, madildarrek irabaztekotan mailari eusteko aukerarik gabe geldituko liratekeelako. Partidu bietako emaitzak eibartarren aldekoak izango balira, mailari eusteko azken aukera bat izango lukete Eibar Rugbykoek, Ohorezko B Mailako bigarrenaren aurka jokatu beharreko partiduan.
Azken urteotan Ohorezko Mailan egindako ibilbide bikainari jarraipena emateko asmoa izango dute herriko gure lehen taldeak.