Eibar Rugby Taldea Unbera itzuliko da domekan FER Kopako partiduarekin

Eibar Rugby Taldea Unbera itzuliko da domekan FER Kopako partiduarekin
2023/10/06 11:22
eta kitto!
Gure herriko emakumezkoen lehen taldeak FER Kopako bigarren partidua jokatuko du etzi Unben, goizeko 11:30ean hasita, Getxo aurkari duela. Unbeko zelaia homologatu gabe zegoela-eta, txapelketa horretako lehenengo neurketa Ordizian jokatu behar izan zuten eibartarrek eta, bertan Burgosko Las Pingüinas 27-19 taldeari irabazita, oraingoan etxean jardungo dute bigarren garapenaren bila, Unbek homologazio guztiak jaso ondoren.

Lau multzotan banatuta dagoen FER Kopa txapelketa berrian, eibartarrenean eurekin batera Ohorezko A Mailan jokatzen duen CRAT A Coruña eta Ohorezko B Mailako Las Pingüinas eta Getxo daude. Beraz, eibartarrak irabazteko faboritoak izango dira oraingoan ere.

Bestalde, Nerea Garcia Eibar Rugbyko hirugarren lerroa Espainiako selekzioarekin dago kontzentratuta Dubain WXV3 torneoa jokatzeko; hor Kenia izango dute lehenengoko aurkari.