Eibar Rugby Taldea zazpiko errugbiko Erreginaren Kopako txapeldun

Eibar Rugby Taldea zazpiko errugbiko Erreginaren Kopako txapeldun
2023/06/12 11:30
eta kitto!
Madrilgo Complutense zelaiak estatu mailako zazpiko errugbiko txapelketarik garrantzitsuenaren, hau da, Erreginaren Koparen, hirugarren eta azken jardunaldia jaso zuen eta, bertan, Eibar Rugby Taldeak lortu zuen kopa altxatzea.

Eibartarrak bosgarren izan ziren lehen jardunaldian, bigarrena irabazi egin zuten Eibarren eta atzokoan bigarren postuan amaitu zuten. Horrela, 50 punturekin, txapelketa eskuratu zuten, Majadahondari bi puntuko aldea aterata.

Atzoko jardunaldia amaitzeko bi partidu gelditzen zirenean, Majadahondak eta Eibarrek zituzten txapela janzteko aukerak, baina eibartarrak madrildarrei gailendu zitzaien euren arteko partiduan eta, hurrengoan, Majadahondak 19-12 galdu zuen Turiaren aurka.

Cristina Guntinen neskek amaiera bikaina jarri diote gorabeherekin hasitako denboraldiari, azken urteotan izandako goranzko bideari jarraipena emanez.

Hau izan da Eibar Rugby Taldeak Erreginaren Kopan aurkeztu duen taldea: Agueda Pis, Aleu Cid, Nerea Garcia, Amaiur Mayo, Iraide Toyos, Iana Garmendia, Paula Ghiozi, Yamila Otero, Jone Karral, Jone Agirrezabal, Naroa Lopez y Serena Liu y Adara Alfonso Lide eta Amaia Erbina, ostera, ezin izan ziren bertan egon Espainiako selekzioarekin baitzeuden Portugalen.