Eibar Rugby Taldeak agur esan dio mailaz igotzeko ametsari

Aurpegia eman arren, 38-17 galdu zuen Turiaren aurka eta ezingo du finala jokatu
Eibar Rugby Taldeak agur esan dio mailaz igotzeko ametsari
2026/03/09 13:22
Ekhi Belar Errasti

Iberdrola Ligara igotzeko fasearen finalerdietako partidua jokatu zuen Eibar Rugby Taldeak atzo, martxoak 8, Turiaren aurka. Arerio gogorra zuten aurrean eibartarrek, neurketarik galdu barik baitzegoen orain arte Valentziako taldea. Eibarrek aurpegia eman zuen, baina valentziarrak nagusi izan ziren eta 38-17 gailendu ziren markagailuan.

Turiako Nadina Cisak entsegu goiztiar batekin ireki zuen markagailua eta Cristina Lopezek erasoko protagonismoa hartu zuen abantaila handitzeko entsegu batekin eta hainbat transformaziorekin, etxekoek markagailuan aldea hartzea ahalbidetu zutenak.

Turiak partidaren kontrola mantendu zuen partidaren zati handi batean, eta abantaila handitu zuen Nerea Silvaren eta Carlota Pardoren entseguekin, azken honek bi aldiz.

Eibar Rugby Taldea erreakzionatzen saiatu zen, baina ezin izan zuen Turia oso sendo baten aurkako aldea murriztu. Horrela, denboraldi amaiera honetan irudi ona eman duten arren, eibartarrek ezin izan dute mailaz igotzeko ametsa lortu.