Eibar Rugby Taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu du
36-12 gailendu zitzaion Santboianari Unben jokatutako partiduan
2025/10/20
16:42
eta kitto!
Denboraldiko bigarren partiduan bai, Eibar Rugby Taldeak lortu du denboraldiko lehen garaipena. Emakumezkoen Ohorezko B Mailako taldeak Bartzelonaren aurka galdu zuen ligako lehen partiduan, baina beste talde kataluniar bat aurrean izanik, ez zuen irabazteko aukera galdu.
UE Santboiana jaso zuen atzo, urriak 20, Unben, eta maila ona erakutsi zuen, neurketa 36 12 irabaziz. Horrela, eibartarrak 5. postuan daude orain, 5 punturekin, eta asteburu honetan berriz jokatuko dute etxean, kasu honetan At. Portuenseren aurka.
Txingudiren aurka
Eibar Rugby Taldeko beste taldeek, Txingudi izan zuten aurkari. Horrela, gizonezkoen seniorren 24-24 egin zuten eurekin, 18 urtez azpikoek 19-66 irabazi zuten eta 16 urtez azpikoek 64-12 galdu.