Eibar Rugby Taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu du azken minutuko entseguari esker

Eibar Rugby Taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu du azken minutuko entseguari esker
2023/12/18 11:17
eta kitto!
Iberdrola Ligako 4. jardunaldian iritsi da Eibar Rugby Taldearen denboraldiko garaipena. Eibartarrek Pozueloko Olímpico izan zuten arerio eta oso lehia parekatua izan zuten. Chiara Pisu etxeko jokalariak 72. minutuan egindako entseguak 17 puntuko berdinketa ezarri zuen markagailuan, baina 80. minutuan Jess Nugentek lortutako entseguari esker garaipena Eibarrera ekarri ahal izan zuten Cristina Guntinen neskek.

Eibartarrek azkenengo postuan jarraitzen dute oraindik, baina lau punturekin, orain puntu batera dute Pozueloko taldea eta bira FC Barcelona.