Eibar Rugby Taldeak Erreginaren Kopako bigarren fasea irabazi zuen Unben
2023/05/30
17:47
eta kitto!
Eiber Rugby Taldeak indartsu dihardu denboraldi amaiera honetan eta, horrela, aurreko asteburuan gurean jokatutako GPS 7 Erreginaren Kopako bigarren fasea irabazi zuen, finalean Majadahondari 10-5 irabazita. Kopako bigarren jardunaldia jokatu eta gero, eibartarrak bigarren dira sailkapenean, 32 punturekin, Majadahonda liderrarengandik bi puntura. Koparen VI. edizioa Madrilen erabakiko da ekainaren 10 eta 11ko asteburuan. Eibar Rugbykoek, finala jokatu aurretik, Sant Cugati 17-5 irabazi zioten final laurdenetan eta Rugby Turiari 14-12 finalerdietan. Horrez gain, Amaiur Mayo eibartarrak asteburuko jokalari onenaren saria irabzi zuen.
Madrilgo Complutense Estadio Nazionalean jokatuko den jardunaldiari begira astelehenean zozketatutako fase finalerako hiru multzoak honela geratu dira, Eibar Rugby, Majadahonda eta Complutense Cisneros taldeburu direla: Eibarrekin, XV Hortaleza, ADI Industriales eta CR Sant Cugat; Majadahondarekin, Turia, Universidad de Sevilla eta Olimpico Pozuelo; eta Cisnerosekin, CRAT, Jabatas Mostoles eta Sanse Scrum.